Askapena-ko kideen atxiloketa salatu du ELAk

2010/09/28
ELAren eritziz, atxiloketak Ezker Abertzalerekin zerikusia duen oro kriminalizateko politikaren baitan kokatzen dira eta gatazkatik irteteko oztopoak jarri nahi dutenen bultzada politikoari erantzuten die.

Atxiloketak propaganda izaeraz egiten dira, hedabideak polizi operazioan present daudelarik,  eta atxilotuak  errudun modura  aurkezten dira.

ELAk Espainiako gobernuari exijitzen dio Euskal Herrian bere egungo politika berrikusi  eta distentsioa sendotu dezan bakera eta normalizazio politikora lagunduko duten beharrezko erabakiak hartuz.

Azkenik, ELAk exijitzen du inkomunikazio erregimenak eragiten duen indefentsio egoera buka dadila eta atxilotuta daudenen eskubideak errespeta ditzatela.