Askatasun sindikala aztergai Donostian ekainaren 25 eta 26an

2008/06/23
“Askatasun sindikala kolokan” lemapean, datozen 25 eta 26an Manu Rogles Arangiz Institutoak eta Bergarako UNEDek antolatutako udako ikastaroen VII. edizioa ospatuko da Donostiako Zuzenbide Fakultatean (Ignacio Mª Barriola eraikina). Aurtengo ikastarioan, besteak beste, Eduardo Chagas ( Europar Garraio Federazioko idazkari nagusia), Sam Hägglund (Euroar Eraikuntza Federazioko idazkari nagusia), Adolfo Muñoz (ELA sindikatuko idazkari nagusiaren albokoa) eta Iñaki Lasagabasterrek (Administrazio Zuzenbideko katedraduna) hartuko dute parte.

Edizio honetan Laval, Viking, Rüffet edo-ta Lehiaren Euskal Epaitegiaren bezalako kasuak izango dira aztergai.

Irakurri egitaraua