Bost egunetako greba hasi dute gaur Gipuzkoako zahar-etxeetako langileek
2013/04/29
Gipuzkoako zahar-etxeetako langileen gehiengo zabal batek bat egin du ELA eta LAB sindikatuek deitu duten astebeteko grebarekin. ELAk emandako datuen arabera, grebaren jarraipena ia erabatekoa da zahar-etxeetan eta %80koa eguneko zentroetan.
Grebak ez du eraginik izango eguneko 11 zentroetan eta sei zahar-etxeetan. Izan ere, Biharko taldeak kudeatzen dituen erresidentzia hauetako ordezkariekhitzarmenaren akordiorako oinarria sinatu zuten sindikatuekin joan zen ostiralean lan. Zahar-etxeen %11,27 kudeatzen ditu Biharko enpresak.