Astigarraga autoak enpresako langileek greba mugagabea hasi dute
2016/09/22

Astigarraga Auto enpresak Renault eta Dacia automobilak saldu eta konpontzen ditu. Izan ere, zuzendaritzak plantilla guztia kaleratu nahi du amaierako EEE baten bidez; honek lantokiaren erabateko itxiera esan nahiko luke. Duela ia 30 urte Astigarragan kokatuta dago, eta 27 langilek osatzen dute bere plantilla.
Astigarraga Auto enpresaren akziodun nagusia eta sozietateko administratzaile bakarra Roberto Capdequi da. Erabaki honekin, oraingoan ere, enpresario gipuzkoar batek epe laburreko etekina lortu nahiko luke, epe luzera enpresa bideragarri nola egin erabakitzen saiatu ordez; noiz, eta kotxeen salmenta hazten ari denean.
Mobilizazio hauekin honakoa exijitzen dute.:
-
zuzendaritzari, EEEa erretira dezala eta saia dadila gurekin batera irtenbide bat bilatzen, lantokiaren jarraipena eta enpleguaren aldeko apustua bateratuaz.
-
Erakundeei, egunotan enpleguaren garrantzia hain sarri aipatzen dutelarik, inplikazioa ager dezatela enpresa honetako langileentzako irtenbide bat bilatze