Astigarragako Cotronic enpresako langileek greba mugagabea hasi dute lan-baldintzak defendatzeko

ELAk deitutako greba mugagabearen helburua langileen lan-baldintzak bermatzea da. Enpresak planteatutako Lan Baldintzen Funtsezko Aldaketak plantillaren % 100ari eragingo dio eta lanaldian aldaketak ekarriko ditu. Ondorioz, langile guztiak larunbatetan lan egitera behartuak egongo dira, dieten kobrantza galaraziko da eta lanaldi zatitua ezarriko da. Aldaketa horiek zuzenean eragiten diote familia-kontziliazioari.
ELAtik argi dugu bai Cotronic bai Movistar direla plantillaren prekarizazioaren errudunak, baita aldebakartasunez lan-baldintza batzuk inposatzearen errudunak ere, hau da, langileak beti enpresaren esanetara izatea eta langileen lan-eskubideak murriztea.
Aldaketa horren helburua da larunbatetan inolako ordainsaririk gabe lan egitea eta instalatzaileek, langile intineranteak izanik, eguneroko dietak poltsikotik ordaintzea.
Era berean, langileak jaiegunetan guardian egotera behartu nahi dituzte, baina, inolako lanik egiten ez badute, ez zaie inolako kopururik ordaintzen, ezta prestasuna nahi izanez gero ere. Hori dela eta, familia-kontziliazioa hondatzen du, baita jaiegunetan ere.