Astigarragan atzo izandako lan istripu larria salatzeko elkarretaratzea

2012/10/03
Aizkibel enpresako langileek lanuztea egin dute atzoko ezbeharra salatzeko. Izan ere, 38 urteko langile bat hil zen Aizkibel enpresan lan istripu batean, hondarra biltzen duen zulo bat garbitzera zihoala. Era berean, langileek deituta elkarretaratzea egin da eguerdian enpresaren atarian lankidearen heriotza salatzeko. ELAk bat egin du deialdiarekin. Azken heriotz honekin, 35 langile dira jada Hego Euskal Herrian,12 Gipuzkoan, bizitza lanean galdu dutenak.