OSASUNGINTZA
Asuncion klinikako (Tolosa) langileek hiru greba egun gehiago deitu dituzte
Asunción klinikako langileak, hiru eguneko lanuzteak eta 26 greba egun burutu eta gero, beste hiru greba egun deitu dituzte azaroaren 15, 22 eta 30-erako euren lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren alde.
Tolosako Invizako langileek zerbitzu publikoa eskaintzen dute, beste eskualde batzuetan Osakidetzak egiten duena baina batzuen eta besteen lan baldintzak oso urrun daude.
Gaur, azaroak 8, bigarren bilera egin da PRECOn baina mahai gainean jarri dutenarekin, Invizako langileok pobretu nahi dute, ez baitute soldata-igoerarik bermatzen KPIaren erreferentziarekin. Bien bitartean, Invizako kide den enpresa-taldeak, irabaziak izan ditu azken urteotan erregistroan dauden datuen arabera.