Atarrabiako San Andres Papelerako greba bertan behera, zuzendaritzak enpresa-ituna onartu ondoren

2012/02/01
Atarrabiako San Andres Papelerako greba bertan behera, zuzendaritzak enpresa-ituna onartu ondoren
18 egunez lanuzte partzialak eta beste 6 egunez greba mugagabea egin ondoren Newark San Andreseko langileok zuzendaritzaren asmoa geldiaraztea lortu dute, izan ere, enpresa-ituna ezabatu eta estatu-hitzarmena ezarri nahi baitzuen.

Gainera,  lan-baldintza guztiak mantenduko direla adostea lortu dute (azkenekoz sinatu zen itunean jasota daudenak), akordio berri bat iritsi artean, eta enpresak konpromisoa agertu du negoziazioari ekingo zaiola Newark San Andreserako hitzarmen kolektibo propioa egiteko.

Honek guztiak bermatzen du Newark San Andresen aplikatzen dien lan-baldintzak langileekin adostutakoak izango direla, hots, plantillaren eta zuzendaritzaren arteko negoziazio kolektiboa defendituko da, kanpoko esku hartzerik gabe. Era honetan, lan batzordeak, "langile guztiak zoriondu nahi izan ditu mobilizazioetan izan diren ekitaldietan erakutsi duten batasuna, antolatzeko eta borrokarako gaitasuna dela-eta, baita lortutako emaitza onarengatik ere".

"Gure esker ona elkartasuna adierazi digun jende ugariari, batik bat Villava/Atarrabiako herriari, zeinak konpromiso handia agertu baitu gurekiko. Aipamen berezia merezi du ere Udalak, uneoro erabateko babesa eman baitigu, gure helburuak ulertu eta eskatu zaion guztian lagunduz eta urtarrilaren 26ko udalbatzan elkartasun adierazpen ofiziala eginez".

Batzorde honen iritziz (ELAko 6 ordezkari, LABeko 2 eta CCOOeko 1) gatazkaren hasieran gure buruari ezarritako helburu guztiak iritsi dituzte, eta horregatik greba mugagabea bertan behera utzi dute. Beste enpresetako langileei adorea eman nahi diegu ez dezaten beren lan-baldintzen aurkako erasorik onar eta enpresako zein Nafarroako negoziazio esparrua defenditzen saia daitezen. Antolatzea eta borrokatzea orain sekula baino garrantzitsuagoa da.