Atentatuaren gaitzespena

2007/10/08
ELAk urriaren 9ko eguerdian Bilbon izan den atentatua gaitzetsi du eta, aldi berean, bertan zauriturik gertatu den Gabriel Ginerri bere elkartasuna adierazi nahi dio.

ELAk borroka armatuarekin amaitu dezala eskatu dio ETAri, herritarrok elkarbizitzarako dugun eskubidearen oinarriak hausten dituelako. Era honetan, indarkeria eta bortxakeriarik ez dutela lekurik berresten du.

Atentatu honekiko gaitzespena agertzeko, urriaren 10ean Arriaga Antzokian burutzekoa den ekitaldiaren amaieran aurreikusitako manifestazioa egokitzea erabaki du. Manifestazioaren ordez elkarretaratzea burutuko da 11,30etan, ekitaldiaren amaieran, "Abertzale eta langile garelako, ez gaude ados" lemapean.