Atzerritarren Araudiaren zirriborroa salatzeko elkarretaratzea deitu dituzte hainbat eragilek

2011/04/14
Atzerritarren Araudiaren zirriborroari ez – Etorkina izatea ez da delitua lemapean, Eskuz Esku Plataformak bilkura bat deitu du. Bizkai eta Gipuzkoako gizarte-antolakundeek osatzen dituen plataforma honek salatu egin nahi du aipatutako arau-diaren zirriborroak etorkinei eragingo dien eskubide sozial, politiko, ekonomiko eta la-boralen murrizketa.

Azken hamar urteotan Espainiako gobernuek gutxienez bost erreforma egin dituzte Atzerritarren Legean. Betiere ehundaka pertsonaren eskubideak murrizte aldera, etorkinak diskriminatze eta kriminalizatze aldera. Halakoa da Araudi berri hau ere, ez baititu egungo krisi uneotan biztanleria atzerritarraren beharrizanak asetzen. Immigrazioaren ikusmolde utilitarista ere ez du aldatzen; aitzitik, bazterketa areagotzen du, lehen eta bigarren mailako herritarrak bereizten dituen heinean.

PSOEren gobernuak nahi du immigranteek pentsioak eta ekonomia susta dezatela, baita jaiotze tasa hazten laguntzea ere, baina gizarteko gainontzeko kideek dituzten eskubide batzuk ukatzen dizkie.

Hori guztia dela eta, larunbat honetan, apirilak 16,  arratsaldeko 5etan, Bilboko Arriaga Antzoki aurrean, komunikatu hau sinatzen dugun erakundeok murrizketak dakartzan politika baztertzaile hau ozen salatuko dugu.

Atzerritarren politika alda dadila eskatzen dugu:

Atzerritarren Araudiaren zirriborroa erreformatu beharra dago, honako arrazoiak medio:

·           Ez du gizartean sustraituta egotearen gaia aldatzen, honek integrazioa
           erraztuko lukeen arren.

·           Baimen motaren arabera diskriminatu egiten du.

·           Araudiaren jarraipena eta betetze maila ez du zehazten.

·           Biltzeko eskatzen diren kopuruak gehiegizkoak dira oraindik.

·           Ezindutako etorkinak baztertzen ditu.

·           Jatorrian egindako kontratuak geldiarazten ditu.

·           Ez du zehazten Atzerritarrak Atxikitzeko Zentroetan (CIE delakoetan)
           biltzen diren pertsonen eskubideak nola bermatuko diren.

·           Kontrol, murrizketa eta polizia neurriek bere horretan diraute.

Gainera, egungo Atzerritarren Legea indargabetzea eskatzen dugu.

Eta hau errefusatzen dugu:

o          Etorkinen kontrako estereotipoak sustatzen dituen adierazpide xenofobo
           eta diskriminatzaile oro.

o          Itxura fisikoa medio egiten diren sarekada eta atxiloketak.

o          Etorkinen jazarpena eta kriminalizazioa.