Atzerritarren Legea indargabetzea eskatu du ELAk
2009/04/28
Ehun bat lagun, 20 herrialdetakoak, bildu ziren apirilaren25ean, Bilboko Moyua plazan, gobernuei Atzerritarren arloko politikak aldatzeko eskatzeko, eta zehazkiago, Atzerritarren Legearen erreforma-proiektua erretiratzeko eskatzeko.
Atzerritarren elkarteek eta ELAk deitu zuten kontzentraziora, eta azkenaldian etorkin gehien bildu duen ekitaldietako bat izan da.