Atzo Donostian hildako emakumearen heriotza salatzeko kontzentrazioak

2006/01/05

Asteazken arratsaldean emakume bat hil zen Donostian bikotekidearen tratu txarrengatik. Hasi besterik egin ez den 2006.urte honetan beste erailketa bat gertatu da. Euskal Herriko Mundu Martxako Plataformatik "Erasorik ez erantzunik gabe" lelopean astelehenean, urtarrilak 9, ohiko leku eta orduetan izango diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egiten dizuegu.

Emakume bat hiltzen duten bakoitzean ankerkeria horren aurrean, eraildako emakumeen senitartekoek eta lagunek sentitzen duten sufrimenduarekin bat egin nahi dugu, gogorra bada ere, Euskal Herriko Mundu Martxako Plataformako emakumeok euren ondoan gaudela adierazteko.