Atzo hildako langilearengatik bilkura Gipuzkoako Foru Aldundian 12:00etan

2005/03/17

Atzo Ormaiztegin hil zen langilearen lankideak 12:00etan bilduko dira Gizpuzkoako Aldundiaren aurrean heriotza hau salatzeko.

ELAk atzo Ormaiztegiko sarreran dagoen errepidean izandako laneko istripua salatu du. 27 urteko langileak zauri larriak izan zituen eta ondorioz hil egin zen. UTE Gipuzkoarentzat (Grupisa eta Zerbitzu Elkarteak) lan egiten zuen lan langileak eta errepide-hesi batzuk jarri ondotik arrisku seinaleak kentzen ari zenean kamioi batek harrapatu zuen.

ELAren ustez istripu honek agerian uzten du, etengabeko trafikoarekin Gipuzkoako errepideetan bere lana egiten duten langileek segurtasun neurrien faltan daudela. Horri gehitu behar zaizkio lan erritmo handiak, lanak burutzeko epe laburrak...