Aurre-akordioa, Bizkaiko Gizartegintzaren hitzarmenean

2014/11/10
ELAk, Bizkaiko Gizartegintzan lehen sindikatua izanik, jakinarazi du joan zen ostiraleko negoziazio-mahaiaren aurre-akordioa lortu zela Bizkaiko Gizartegintzaren I. Hitzarmenerako. Aurre-akordioaren barruan KPItik gorako soldata-igoerak, erreforma kontrako klausulak eta 14 ordu gutxiagoko lanaldia daude jasota.

Aurre-akordio horrek 2.000 langile inguru hartuko ditu eraginpean Bizkaian, hiru urteko indarraldia izango du (2014-2016), soldata-igoera %1,1 KPIren gainetik baina gutxienez portzentajezko 3 puntu bermatuz, lanaldian 14 orduko murrizketa 2016ko lanaldia 1635 ordutan utziz, erreformaren aurkako blindajea (aldi baterako ezintasuneko oporrak, absentismoagatiko kaleratzea, lanaldiaren malgutasuna, mugigarritasun geografiko eta funtzionala), nahitaezko arbitrajea kanpo utziko du, eta gainera aplikazio-esparruan sektoreko langile guzti-guztiak sartuko dira.

Halaber, plusak hobetu dira (gaueko, txandako, igande eta jai-egunetakoak). Bestalde, aurre-akordio horren bidez mutualitateen jarduna enpresetan arautu da, eta horrela prestazioaren estaldura eta jarraipena Osakidetzaren eskuetan geratuko da.

ELAk, Bizkaiko Hirugarren Sektoreko sindikatu nagusia izanik, oso ontzat jo du aurre-akordioa, nabarmen hobetu baitira sektoreko lan-baldintzak. Atzean geratu dira bi urteko soldata-izozketak eta eskubideen galerak; aurreko hitzarmenak, CCOOek eta LABek sinaturikoak, horrelako emaitzak ekarri baitzituen.

Gaur lorturiko aurre-akordiotik abiaturik, ELAk, sektoreko langileekin batera, arretaz begiratuko du akordioa benetan aplikatzen den hitzarmenaren menpeko lantoki guztietan.