Aurre-akordioa Nafarroako elikaduraren merkataritzaren alorrean

2007/12/17
ELAk aurre-akordioa sinatu du Nafarroako elikadura merkataritza alorrean. Ondorioz, abenduaren 18 eta 24 bitartean egitekoa zen greba bertan behera uztea erabaki du. Aurre-akordioak mahaian partaidetza duten gainontzeko sindikatuen babesa jaso du. ELAk %30ko ordezkaritza du sektore honetan.

Aurre-akordioak honako edukiak ditu:

-Iraupena:2007, 2008 eta 2009 urteak.

-Soldatak: Kategoria guztietako langileek, V. taldekoak izan ezik, 2007 eta 2008 urtetan KPI+%1 eta 2009an KPI+%1,35ko soldata jasoko dute. V. taldean ( langileen %90 daude talde honetan) 2007an KPI+%2, 2008 KPI+%2,225 eta 2009an KPI+%2,50.

-Lanaldia: 8 orduko murrizketa 2008 eta 2009an.