INGETEAM (SESMA)
Akordioa lortu dute 21 greba egunen ondoren

Akordioaren dokumentuak sektoreko hitzarmenetik gorako soldata igoerak ezartzen ditu eta, besteak beste, KPIa bermatzen du, baja osagarriak, kategoriak, antzinatasuna, ordaindutako baimenak eta telelana hobetzen ditu eta erretiro partzialak bermatzen ditu.
25 urteren ostean lantegian egiten den lehen akordio kolektiboa da. Gatazkan zehar izandako negoziazio gogor eta luzeen ondoren, ELA eta LAB sindikatuek osatutako Greba Batzordearen gehiengoak grebalarien batzar batean onartu zuen atzo, enpresaren azken proposamena bozkatuz.
Proposamen hori grebalarien % 77k berretsi zuten, eta, horregatik, atzotik bertan behera geratu dira aste honetarako aurreikusitako lanuzteak. Gaur, asteazkena, langileak normaltasunez itzuli dira lanpostuetara.
Beraz, garrantzi handiko akordioa da, martxotik 21 greba egun egin ondoren. Izan ere, beste behin ere frogatu da borrokarik gabe ez dagoela benetako negoziaziorik, eta langileen irmotasunak, ELAren eta LABen babesarekin, arrakasta ekarri duela, UGTk grebalariak bide bazterrean utzi ondoren.