Aurreakordioa Gipuzkoako eraikuntzaren alorrean

2007/06/10
ELAk ekainaren 11rako eraikuntzaren alorrean deituta zuen greba deialdia bertan behera uztea erabaki du, ASCONGI-Adegirekin akordio batetara iritsi ostean. Akordioak ELAko ordezkarien babes osoa jaso du. Ekainaren 11n mahai negoziatzaileak egindako bileran gainontzeko sindikatuei aurkeztu zaie akordioa. Ondobidean ekainaren 15ean emango dute erantzuna.

Besteak beste, akordioak 2007, 2008 eta 2009 urteetarako KPI+%1,6ko soldata igoera eta 8 ordutako lan murrizketa jasotzen ditu. Era berean, Adegirekin lortutako aurreakordioan Geroa pentsio planaren hobekuntzak jasotzen dira.

Greba deialdiak eraikuntza alorreko langileen artean izan duen babesak behartu du patronala bere jarrera aldatzera.