Aurreakordioa Gipuzkoako metaleko merkataritzan

2006/11/14
ELA aurreakordio batetara iritsi da Gipuzkoan ADEGI, AEGA eta Merkataritza Federazioarekin iragan astean eginiko bileran. Sindikatu honek metaleko merkataritzan %55,56ko ordezkaritza du. Aurreakordio honek sektoreko langileen lan baldintzak berrituko ditu hiru urte baino gehiagoko negoziaketen ondoren.

ELAk oso balorazio positiboa egiten du, elkarrekiko jarrerak hurbildu eta akordio bat lortu izanagatik, batez ere Adegi patronalak urte honen hasieran egindako adierazpenetan baieztatu eta gero ez zuela egingo atzerapenik ordaindu eta ezta ordu murrizketarik egingo.

ELA eta UGTk hiru patronalekin eginiko aurreakordio honetan atzerapenak ordainduko dira, baita lan orduak murriztu ere. Honako edukiak ditu:

SOLDATAK LANALDIAREN MURRIZKETA
2003/2004: KPI+0,25 tablatan
2005: KPI+0,40 atzerapenekin
2006/2007/2008: KPI+0,75 2006/2007/2008: 12 ordu

Akordio honen sinadurarekin, ADEGIk negoziazio kolektiboaren arauei eman nahi zien iraulketa gainditutzat jotzen dugu ELAn. Horrela negoziazio parametro normalizatu batetzutan kokatzen gara, azken urte hauetan sindikatuak bultzatutako mobilizazio eta esfortzuei esker.

Honetaz gainera, igaro diren urteak balio izan dute ELAk ordezkaritza duen enpresetan langileen lan baldintzak nabarmenki hobetu dituen Enpresa Paktuak sinatzeko. Sinatuko den konbenioak errespetatuko egingo ditu paktu hauek bere indarraldi osoan.

Oraindik lan asko daukagu egiteko hain desberdinak eta atomizatuak diren sektore hauetan, ekintza sindikala aurrera eramatea konplexuagoa den sektore hauetan. Baina azken urte hauetan frogatuta gelditu da lan egiteak eta irmotasunak posible egiten duela aldarrikapen sindikalak langileen eskubide bihurtzea.