Aurreakordioa Itziarko WEC-en
2015/02/13

Gaur, WEC-eko langileen asanbladak berretsi egin du atzo lorturiko aurreakordioa non plantilla osoaren kaleratzea ekiditzen den. Haseran, enpresak mahai gainean 20 egunetako kalteordaina jarri zuen, urtebeteko mugarekin gainera.
Etengabeko greban zegoen plantillaren presioa eta borroka dela medio, azkeneko akordioak askoz handiago den 45 egunetako kalteordaina ordaintzera behartzen du enpresa eta, horrekin batera, enpresa-taldearen beste enpresa batetara lekualdatzea eskatzeko aukera.
Era berean, plantilla osoa birkolokatzeko konpromisoa zehazten da baldin eta egungo instalazioetan industria-jarduera ematen bada 2018ko Abenduaren 31an baino lehenago.
Akordioa posible izan da WEC-eko langileon ahalegina eta borrokari esker, enpresaren asmoei uko egin bait zieten eta.