Aurreakordioa lortuta, Bizkaiko gasolindegietan maiatzaren 14rako deituta zegoen greba bertan behera geratu da.

2004/05/12

ELA, LAB, UGT, CCOO eta USO sindikatuek eta Cebek eta AEVECAR(Erregaien txikizkako saltzaileen Espainiko elkartea) patronalek aurreakordioa lortu dute Bizkaiko Gasolindegien hitzarmenaren inguruan, ondorioz maiatzaren 14an hasi behar zen mugagabeko greba bertan behera geratu da.

Lortutako akordioaren ildo nagusiak:

o Iraupena: 3 urte, 2003-2004-2005
o Soldata igoerak: Aurreko urteko KIPa + 1,1 urtero
o Lanaldiaren murrizketa: 2004an 8 ordu gutxiago (1746) eta 16 gutxiago 2005ean (1730)

Langileen soldatak 16 hilabete baino gehiago zeramatzaten gaurkotu gabe, akordioarekin hitzarmenaren negoziazioa amaitutzat eman da.