Aurreakordioa Mercabilbaon

2008/12/22
Egun bateko greba ostean, aurreakordiora iritsi ziren abenduaren 20an ELA eta Mercabilbaoko arrain eta itsaski patronaleko ordezkariak. Akordio honen ondoren ELAk bertan behera utzi zuen gabon jaietarako deitutako greba.

Akordioak  KPI gehi %1,10ko soldata igoera jasotzen du aurtengorako eta KPI gehi %1,35koa  datozen bi urtetarako.

Lan ordutegia lau ordutan jeitsiko da 2009 eta 2010an eta apirilaren11a, maiatzaren 2a, abuztuaren 1 eta abenduaren 26a jai egunak izango dira 2009an.