Aurreakordioa Metro Bilbaon

2005/02/23

ELA, CIM eta UGT sindikatuek, Metro Bilbaorekin aurreakordioa lortu dute eta bai biharko bai martxoaren 3rako deituta zeuden lanuzteak bertan behera geratu dira.

Lanuztearen deialdian sindikatuek egindako errebindikazio gehienak, aurreakordioan jasotzen dira. Horien artean: geltokietan orain arte egon den titulartasunen sistema mantentzea langile berrien kontratazio zuzenarekin, eta ez orain arte gertatu den bezala ABLEen (ETT) bitarteko kontratazioekin; zenbait kolektiboengan (lineako langileak, instalazioaz arduratzen diren langileak, PMC (Aginte postua) eta material mugikorraz arduratzen direnak) eragina duen laneko antolakuntzan hobekuntzak; eta Sopelako lantegietan orain arte egiten diren lanak ez azpikontratatzea.

ELA, CIM eta UGT sindikatuok gaur lortu den aurreakordioa aurrerapauso nabarmena dela uste dugu, eta ekainean negoziatzen hasiko den enpresako hitzarmen kolektiborako pizgarria izan daitekeela uste dugu.