Aurrekontu murriztatzaileen aurka azaldu da ELA

2009/12/23
ELAren iritziz 2010erako Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako aurrekontuek murriztatzaile eta onartezinak dira.

Aurrekontuok ez dakarte inolako aldaketarik aurrekoekiko, eta beraz, ez die dauden beharrizan sozialei, ez eta krisiari erantzunik emango.

Euskal Autonomi Erkidego 2010erako aurrekontuek 2009ko aurreikuspena baino BPGd-aren 0,3 puntu gutxiagoko gastua jasotzen dute, eta hau bereziki kaltegarria da egungoa bezalako ekonomi egoeran, gobernuak konpentsatu egin beharko bailuke sektore pribatua jasaten ari den jarduera galera.

Aurrekontu hauen onarpena posible izango da PSE-EE-k jasoko duen PP-ren babesari esker, eta honek, agerian uzten du, beste behin ere, partidu bion arteko elkarkeria. Berdin da edukia, gaia, edo egokitasuna, helburu bakarra gobernatzen jarraitzea da batzuentzat, eta gobernu ez abertzalea lortu izana besteentzat.

Nafarroako kasuan, aurrekontuek gastu publikoa izozten dute. Neurri hau, are atzerakoiagoa suertatzen da krisi garaian. Izan ere, sektore pribatuak ekonomian pisua galtzen duen heinean, sektore publikoak partaidetza handiago baten bidez ekonomia indartu beharko luke.

Aurrekontuek, gainera, izaera kapitalista duten neurri fiskal batzuekin batera onartu dituzte. Hauek direla medio, lan errenten zerga zama handitu, eta Sozietateen gaineko Zerga berriz ere txikiagotuko da.

Sindikatuaren ustez, UPN-k eta PSN-k garrantzizko gaietarako duten lotura estu eta ilunaren adibide garbia da.