Aurrerapenik ez Bizkaiko Metaleko hitzarmenaren seigarren bileran

2007/04/25
Beste bilera bat ezer berririk gabe. Ez da aurrerapenik eman apirilaren 25an egindako Bizkaiko metalek hitzarmenaren seigarren bileran. Bi oztopo nagusi daudela esan digu patronalak. Negoziaketak ez duela aurrera egingo lanorduen murrizketa eta 2.004, 2.005 eta 2.006 urteetako soldaten atzeraeragina eskatzen jarraitzen dugun bitartean.

Patronalak negoziaketa baldintzatu nahi du, zer negoziatzen den eta zer ez esanaz. Ez du nahi prekarietateari buruz hitz egin; diskriminazioei buruz edo azpikontraten subrogazioari buruz ez du negoziatu nahi; lanorduen murrizketaren aitzakia hartuaz negoziaketan aurrera egiteari uko egiten dio.

ELAren ustez, patronalak langileei adarra jo nahi die, enpresek dituzten mozkinak kontutan izan gabe, langileek benetan dituzten arazoei irtenbidea emateari uko eginaz.

Honen aurrean, ELAko Metaleko federazioak erantzun zorrotza eta gogorra eman behar dela uste du: Sektoreko borroka, denboran mantendua, beste sindikatuek arazoak ikusten dituzte horretarako, edo enpresatan negoziaketa irekitzea, sektorean jartzen dituen mugak gaindituaz.