Aurten 13 langile hil dira Hego Euskal Herrian

2017/03/13
ELA, LAB, ESK, Eilas eta EHNE sindikatuek elkarretaratzea deitu dute biharko, asteartea, hilak 14, 11,30etan Arriaga Plazan, gaur goizean Bilbon izandako lan istripua salatzeko.

Construcciones Dekonorte izeneko enpresarentzat lanean ari zen 60 urteko langile bat hil da. Eraikin bat konpontzen ari zela gertatu da ezbeharra, aldamiotik erorita, hain zuzen ere.

Heriotza honen ostean, 13 dira Hego Euskal Herrian lanean ari direla hil diren langileak urtea hasi zenetik, horietako 11 EAEn.