Aurten lanean hildako langileak oroitzeko ekitaldia

2016/12/19
Aurten lanean hildako langileak oroitzeko ekitaldia
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta Hiruk deituta abenduaren 20an aurten lan-ezbeharretan hildako langileak omentzeko ekitaldia egingo da Bilbon (11:30, Plaza Biribila). 2016 urte honetan 53 dira oraingoz lanean hildako lagunak.

ELAko lan osasun eta segurtasun arduradun Leire Txakartegik salatzen duenez zer pentsatu eman beharko luketen datuak dira. “Hala ere, ez dago interesik Hego Euskal Herriko gobernuen aldetik gai honek daukan gordintasuna azaleratzeko. Ez da guzti honen atzean dagoenari buruzko irakurketa politikorik egin nahi. Izan ere, prekarietatea, enpleguaren kalitate eskasa eta prebentzio neurri egokiak ez hartzea dira lan istripu eta gaixotasunen oinarrian dauden egiturazko arrazoiak”.