Autogrill-eko langileek lanuztea egingo dute gaurko egunez

2015/04/01
Autogrill-eko langileek lanuztea egingo dute gaurko egunez
ELA eta LAB sindikatuek grebara deitu dute gaurko, apirilak 1, langile kaleratuak berriro onartzeko eskatzeko. Joan den otsailean AP-8ko Oiartzun eta Itziarko zerbitzu-guneak kudeatzen dituen enpresak "Autogrill Iberia, S.L.U." 20 langile kaleratu zituen, zerbitzu-gune horiek kudeatzeko kontratu berria sinatu eta egun gutxi geroago.

Sindikatuen ohorarra:

Kontratu berriaren diru-baldintzek 600.000 euroko aurrezkia dakarkiote Autogrill-i, diru publikoaz 20 langile kaleratu baititu.

Bidegik baldintza-orria aldatu zuen, kontratuaren indarraldian zehar langileak kaleratzea galarazten zuen klausula kenduz, eta orain zer esan eta Autogrill-ek marjina nahikoa baduela langileak berriro onartzeko, lortu duen diru publiko guztiari esker.

Gainera, Bidegik, 2014ko abuztuan, baldintza-orri bat argitaratu zuen Oiartzun eta Itziarko zerbitzu-guneak kudeatzeko, eta beste bat Aritzetako gunea kudeatzeko. Orduan Aritzetako langileak Oiartzun eta Itziarko baldintza-orrian sartu zituen; horrela, bi gune horiek 7 langile gehiago hartu behar izan zituzten, eta Aritzetakoa langilerik gabe utzi, erakargarriago izan zedin zerbitzu-gunea kudeatu nahi izango zuen operadore batentzat.

Zerbitzu hori Aldundiak kudeatzearen ondorioa 20 lanpostu galtzea izan da. Hori berez larria bada, are larriagoa da kontuan hartzen badugu kudeaketa hori gipuzkoar guztion diruaz egiten dela, eta Gipuzkoan euro bakar bat ere tributatzen ez duen multinazional batentzat dela.