Auzitegi Gorenak arrazoirik gabekotzat jo du Aernnovako langileek 2012an izandako etendurako EEE

2015/04/07
Lehengo Fuasa (Aernnova taldeko enpresa, gaur egun Aernnova Aeroestructuras Alavan integratua) enpresako langileetako 83k 2012an 16 eguneko etendura-EEE jasan behar izan zuten, 2011n lan-baldintzei eusteko asmoz ia 3 hilabeteko greba egin izanagatik, eta horren mendekuz.

Enpresa Batzordearen agiria:

Enpresa Batzordeak aipaturiko EEE arrazoirik gabekotzat jotzeko eskatu zuen, baina demanda gaitzetsi zen lehen auzialdian Gasteizko Epaitegian. Orduan errekurtso aurkeztu zioten epaiari, eta Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak onetsi egin zuen, honela esanez: “enpresak hartu zuen neurria, 2012ko apirilaren 16a eta maiatzaren 31 bitartean kontratuak etetekoa, arrazoirik gabekotzat jo da...”

Ondoren, enpresak kasazio-errekurtsoa aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean, baina auzitegi horrek ez du errekurtsoa onartu, eta Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren epaia irmotzat deklaratu du.

Moasa, Fuasa eta Hegal lehengo enpresak bategitearen ondorioz sortu den Aernnova Aeroestructuras Alavako Enpresa Batzordetik jendaurrean salatu nahi dugu erregulazio-espedienteen erabilera “okerra”, “arrazoirik gabea” eta “gehiegizkoa”, Aernnovaren aldetik. Eta horren erakusgarririk garbiena atera berri den epaia da.

Aurten, 2015ean, Aernnova Aeroestructuras Alava beste etendura-espediente batetik pasatzen ari da. Oraingo hau ere, gure iritziz, erabat arrazoi gabea eta saihesteko modukoa.

Berriro ere salatu behar dugu herri-erakundeen ezinbesteko laguntza horrelako gertaerak gerta daitezen. Horren haritik aipatu behar dugu joan den urteko amaieran gertatu zena, gertaera bitxia inon bada: Gasteizko epaitegietan 2014ko EEEaren aurkako epaiketa gauzatzen zen bitartean, gure lehendakari Urkullu jaunak bisita egiten zuen Aernnovako plantako zabalgunera Mexikon, Beranturitik deslokalizatzen duten lanaren zati bat egiten den plantara.

Aurrekariak ikusita, eta enpresa honek erregulazio-espedienteak hain sarritan erabiltzen dituenez, erabat beharrezkotzat jotzen dugu herri-erakundeek erregulazio-espedienteak onartzeko irizpidea, zeren teorian erantzukizuna badute ere, egiaren orduan espediente guztiak baldintzarik gabe onesten dituzte beti, enpresa honek eta beste batzuek, ohitura txarra hartuta, aurkezten dituztenak.