Auzitegi Gorenak deuseza eta legez kontrakoa deklaratu du ETB-ren %5eko soldaten deskontua
Ia 6 urteko gatazka laboral eta judizialaren ostean, Auzitegi Gorenak legez kontrakoa deklaratu du soldataren %5eko murrizketa, Patxi Lopezen gobernuak ETBko langileei EAEko 2010eko Aurrekontu Orokorren Legearen bidez egin ziena.
Eusko Jaurlaritzaren murrizketa hari erantzunez, EAEko herri-langileek mobilizazioak bultzatu zituzten,greba-egun baten deialdia egon zelarik.
Konstituzio Auzitegiak jun den uztailean egindako sententziaren ondoren, non deuseza deklaratu zuen 2010 eko Aurrekontu Legearen 23.9 artikulua, Auzitegi Gorenak horrelako epai bat ematea espero izatekoa zen. Auzitegi konstituzionalaren epaiak Patxi Lopezen gobernuak egindako % 5 eko murrizketaren legea konstituzioaren kontrakoa zela esan bait zuen, egindako murrizketa hori Madrileko gobernuak egindako 8 /2010 Errege Lege dekretuaren kontrakoa bait zen.
Konstituzio Auzitegiaren eta Auzitegi Gorenaren epai horiek ikusita, Eusko Jaularitzari eskatzen diogu bere erabakia alda dezan eta EAEko enpresa publikoetako langileen soldataren %5 murrizteari berehala uzteko eskatzen diogu, eta era berean, milaka langile horiei orain arte eragindako diru-kalteak berdintzeko ere eskatzen diogu.
Eusko Jaurlaritzaren jokabidea salatzeko ELAk ekintza desberdinak egin ditu, azkena pasa den martxoaren 11 ko konzentrazioa , Lakuako egoitza nagusiaren aurrean.