EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Laminaciones Arreguiko kaleratzeak bertan behera utzi ditu

2012/10/09
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Laminaciones Arreguiko kaleratzeak bertan behera utzi ditu
Laminaciones Arregui enpresak erabakitako 178 kaleratze indargabetu egin ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Ebazpenak dioenez, Celsa taldeak Gasteizko lantegitik 178 langile iraizteko erabakia greba eskubidearen eta askatasun sindikalaren aurkakoa da, eta beraz despidoak ezdeusak direla esan du.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Celsa Atlanticeko ——Laminaciones Arregui zen lehen— enplegua erregulatzeko txostena. Enpresako zuzendaritzak aurkeztu zuen dosierra, eta auzitegiak ez du bidezkotzat jo.

Araban dituen bi lantegiak —Gasteizen eta Urbinan— itxi eta langile guztiak kaleratzeko asmoa du Celsa Atlanticek. Hori dela eta, langile batzordeak dosierra baliogabetzat jotzeko eskatu zuen, txostenak ez dituelakoan biltzen enpresa ixteko "zergati ekonomikoak eta ekoizpenari lotutakoak". Langileek bazuten itxaropena epaileak dosierra atzera botako zuela, antzeko kasu batean ere hala egin zuelako.