Auzitegi Konstituzionalak balio gabe utzi du soldataren %5eko jaitsiera EITBn
Konstituzionalaren erabaki honek dionez, 8/2010eko Erret Dekretuaren oinarrizko izaerak baztertu egiten zuen kolektibo hau murrizketatik eta berau bakarrik negoziazio kolektiboaren bitartez aplika zitekeen. Akordiorik eman ez zenez, kolektibo honi murrizketak aplikatzeko Patxi Lopezen erabakia konstituzioaren aurkakoa da.
Konstituzioanalaren epaiak, Epaitegi Gorenak azaldutako 2/2009ko Legearen hainbat erabakien arazoa zela eta erantzunez, bere hasera du ELAk EITBn hasitako epai bidea hain zuzen Patxi Lopezek 2010.urtean euskal sektore publikoko langileoi soldata murriztearen erabakiaren ondorioz. Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenaren ondorioz, orain Auzitegi Gorenak ebatsi beharko du tenore honetako epaia eta EITBko Zuzendaritzak langileoi kendutakoa itzuli beharko die.
Patxi Lopezen gobernuak euskal langile publikoei inposaturiko neurria hau mobilizazio ugariekin erantzunda izan zen, baita greba orokor batekin ere.