Auzitegi Konstituzionalera jotzea, gure autogobernuari egindako erasoa tarteko, itxurakeria hutsa da

2012/07/25
ELA-Gizalanek salatzen du Gasteizko eta Iruñeko gobernuek, Madrilen murrizketak bere egin eta gero (Zapatero dekretua etab.), dekretuz beste neurri batzuk ezarri dituztela zerbitzu publikoetako langileen baldintzen kaltetan: azken bi urteotan erosteko ahalmena %20 murriztu da, eta lan-baldintzetan sekulako atzerakada ezarri digute.

 

Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalean helegitea sartzea erabaki du, eta Nafarroako Parlamentuak Madrildik ezarritako murrizketak dakarten eskumenen inbasioa salatzeko aurkeztu duen helegitea aintzat hartu dute. Hau dela-eta, ELA-Gizalanek honakoa adierazi nahi du:

  • Alternatiba sinesgarri bakarra dago, desobedientzia, Rajoyk inposatutako erabakiak ez onartzea eta ez aplikatzea, alegia; beste edozerk espainiar gobernuaren neurriak eta politikak ontzat ematea esan nahi du.

  • Auzitegi Konstituzionalera jotzea, gure autogobernuari egindako erasoa tarteko, itxurakeria hutsa da. Aski ezaguna da Auzitegi Konstituzionala alderdikoia dela, eta jakina da bere epaia nolakoa izango den.

ELA-Gizalanek salatzen du Gasteizko eta Iruñeko gobernuek, Madrilen murrizketak bere egin eta gero (Zapatero dekretua etab.), dekretuz beste neurri batzuk ezarri dituztela zerbitzu publikoetako langileen baldintzen kaltetan: azken bi urteotan erosteko ahalmena %20 murriztu da, eta lan-baldintzetan sekulako atzerakada ezarri digute.

Euskal Herriko alderdi eta administrazioei exijitzen diegu nork dagokion erantzukizun esparruan erabakitzen dituzten politiketan egin dezatela zerbitzu publiko unibertsal eta kalitatezkoen alde; ez ditzatela Madrilek ezarritako murrizketak onartu, eta bertan behera gera daitezela egindako dekretuak.

Zerbitzu publikoetako langile guztiak animatu nahi ditugu mobilizazioetan eta irailaren 26ko greba orokorra sozializatzeko lanean parte har dezaten.