Auzitei Nazionalak 107 lokal eta herriko taberna konfiskatzeko erabakia salatu zuen ELAk

2015/08/09
Auzitei Nazionalak 107 lokal eta herriko taberna konfiskatzeko erabakia salatu zuen ELAk
ELAko ordezkaritza batek parte hartu zuen atzo Donostian "Herriko Tabernak libre eta zabalik" lemapean egin zen manifestazioan.

ELAk ez du onartzen Auzitei Nazionalak 107 lokal eta herriko taberna konfiskatzeko eman zuen epaia berresten duen Auzitegi Gorenaren ebazpena. Erabaki politiko bat da hau, eta nolabaiteko legalitate itxura eman nahi dio erregimen frankistak egin zuenaren antzeko ondasun-konfiskatze bati. Ebazpen honen ondorioz jende asko lanik gabe geratuko da, eta bere helburua gure herrian sektore politiko jakin baten jarduera sozial, kultural eta politikoa kriminalizatzea da.

Halaber, ELAk gaitzetsi egiten du sumario beraren baitan erabakitako hainbat pertsonen gaitasungabetzea, horrela Dignidad y Justiciak eta AVTk egindako eskaria onetsiaz, honekin organizazio independentisten lidergoari erasateko estrategian beste urrats bat egiten baita.