Avanza garraioetan lanuzteak egingo dituzte larunbateko beste eraso baten ondotik

2021/10/06
Joan den larunbat gauean gidari batek jasandako erasoaren ondoren, Avanza garraioetako Gipuzkoako langile batzordeak lanuzte mugagabeak deitu ditu astelehen eta ostiraletan 6:00etatik 8: 00etara eta 18: 00etatik 20: 00etara, urriaren 18tik aurrera.

Joan den urriaren 3an, enpresako langile batek eraso bat jasan zuen: hautsitako botila batekin mehatxu egin ziotzen, baita bultzatu eta lapurreta egin ere. Ertzaintzari deitu ondoren, agintariek jakinarazi zioten ezin zela patruilarik bertaratu, nahiz eta gertakariak jasandako herrian, Oñatin, herriko jaiak ospatzen aritu.

Pandemia hasi zenetik, autobus gidariek bizi duten babesgabetasun-egoera larriagotuz joan da. Murrizketa neurrien xedearekin, gaueko zerbitzuak are arriskutsuagoak bihurtuko dira. Batzordeak enpresa salatu nahi du baliabide egokiak ez jartzeagatik, ez baita gidariek jasaten duten lehen erasoa, eta bitarteko egokiak jartzen ez badira, ez da azkena izango. Gipuzkoako Foru Aldundiari ere dei egiten diogu, azken batean lurraldeko autobus zerbitzuaren arduraduna bera baita.