Avanza Movilidad Gipuzkoa enpresako autobus gidariek elkarretaratzea egin dute segurtasun falta salatzeko

2021/05/14
Gaur goizean Avanza Mobilidad Gipuzkoa enpresako langileek elkarretaratzea egin dute Gipuzkoako Diputazioaren aurrean, pairatzen duten segurtasun falta salatzeko. Izan ere, maiatzaren 8an enpresako langile batek eraso bat jasan zuen arma zuriz, heriotza mehatxuekin. Pandemia hasi zenetik, autobus gidarien babesgabetasun egoerak okerrera egin du.

ELAko sindikatu atalak bi aldiz eskatu dio bilera Rafaela Romero Gipuzkoako mugikortasuneko diputatuari. “Ia 4 hilabetez zain egon ondoren, enpresako langileekin gertatzen ari dena ez doala berarekin erantzun digu".

Zerbitzu hori azpikontratatutako dago, eta hori horrela ibada erabaki politiko baten ondorio da. Horregatik, ELAren ustez lotsagarria da Aldundiak ez ulertzea zerbitzu publiko baten gidariek jasaten duten zaurgarritasun egoeraren ardura berea ere badela.

ELAk langileen eskubideak defendatzen jarraituko du enpresan eta horietan erantzukizuna duten gobernuetan.