OSASUN MENTALA
Avifes-eko (Bilbo) langileak protestak hasi dira hitzarmena propioa lortzeko
Avifes enpresan (osasun mentala), urteak dira prekaritate-baldintzak ezartzen direla, Estatuko hitzarmen baten bidez. Urrian, langileak enpresarekin negoziatzen hasi ziren, eta Euskal Herriko bizi-kostuari egokituko zaion enpresa-hitzarmen bat proposatu zuten.
Hasieran, enpresak uko egin zion enpresa-hitzarmen bat sinatzeko proposamenari, baina presioari esker, egoera hori desblokeati zen. Orain arte, hainbat bilera egin dira, baina proposamenak oso eskasak dira eta sektoreko gainerako erakundeen lan-baldintzen azpitik daude.
Egoera horren aurrean, enpresako langileak enpresaren aurrean kontzentratu dira, Santutxu auzoan, egoera salatzeko. Gainera, gatazkak urtarrilean jarraitzea planteatu dute.