AXAko langileen elkarretaratzea

2017/06/29
AXA aseguru-etxeko langileek ordu beteko kontzentrazioak egin dituzte Bilboko egoitzan aste osoan zehar. Murrizketarik gabeko enpresa-hitzarmen kolektibo duina aldarrikatzen dute langileek, euren arteko ezberdintasunak handitu ez daitezen.

Enpresako hitzarmeneko negoziazioetan enpresaren helburua lanaldi zatikatua ezartzea da, kontratazio berrien bitartez beteko dena. Guzti hau enpresan bizi den beldurra aprobetxatuz egiten ari da, 2016ko otsailean indarrean zegoen hitzarmeneko baldintza batzuk indargabe utzi zituenean gertatu zen bezala.