Azaroak 25, ELA-Metalaren VII. Kongresua Iruñean

2005/11/23

Metalaren Federazioak bere zazpigarren kongresua egingo du ostegunean, azaroak 25, Iruñean, "Prekarietatea Borrokatu. Lantegiz lantegi" lelopean. 207 kongresistek negoziazio kolektiboaren erronkak aztertuko dituzte, eta horri aurre egiteko antolakuntzan beher diren hobekuntzak. Kongresuaren beraren data, azaroaren amaiera, 2006. urtean egin beharreko negoziazioaren abiapuntua izan zedin aukeratu zen. Uneotan, Federazioak 31.386 afiliatu ditu; horrek iragan kongresuarekin alderatuta %11,89ko igoera suposatzen du.