Azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko nazioarteko eguna
Datorren ostirala, azaroak 25, emakumeenganako indarkeria salatzeko nazioarteko eguna da. Gaur egun mundu osoan bizi dugun giza eskubideen urraketa zabalduena emakumeenganako indarkeria da.
Urte honetan bertan, dagoeneko bederatzi dira Euskal Herrian euren bikoteek edo bikote ohiek hil dituzten emakumeak. Zifra altua da, zalantzarik barik. Halere, txarrena da indarkeria ez dela hemen amaitzen. Zoritxarrez, egunero izaten dugu biolentzia sufritzen duten emakumeen albisteen berri. Erasoak, salaketak, tratu-txarrak, sufrimendua...
ELAtik arazo latz honi irtenbidea ematen ahalegindu behar dugu. Badakigu ez dela erreza eta denon ahalegina ezinbestekoa dela emakume ugarik pairatzen duten sufrimenduarekin amaitzeko.
Egun bakar batek ez du balio egoera horrekin amaitzeko, baina indarrak biltzeko eta indarkeria publikoki salatzeko ahalbidetzen digu. Zuen presentzia ezinbestekoa da, arrazoi horrengatik hiriburu, hiri eta herrietan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu.
Informazio gehiago: http://www.emakumemartxa.org