AZAROAK 30
Greba Feminista Orokorra Hego Euskal Herrian

ELArentzat izugarrizko balioa du, Euskal Herriko Mugimendu Feministarekin batera, zaintzak bezalako elementu garrantzitsu batengatik greba feminista orokorra deitu izanak. Urteak daramatzagu zaintza sektoreen pribatizazioaren eta prekarizazioaren aurka mobilizatzen, aldarrikapen argi batekin: "Duintasunez zaintzeko eta zaindua izateko eskubidea edukitzea". Horregatik, sindikatuek (tartean ELA) eta Mugimendu Feministak egunean zehar egingo diren ekitaldi eta manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute. Oraingoz, ehun udalerri baino gehiagotan deitu dira mobilizazioak.
Mobilizazio nagusiak honako hauek izango dira:
• Bilbo: 12etan, elkarretaratzea Udaletxearen aurrean, eta 17:30etan, manifestazioa Jesusen Bihotzetik (Udaletxearen aurrean amaituz).
• Gasteiz: 'Zainketen deriba', 13etan Adurtzako Lanbidetik. Arratsaldean, manifestazioa 18etan abiatuko da San Anton plazatik.
• Donostia: 12:30etan Udaletxearen aurrean, eta arratsaldean, 18etan manifestazioa Antiguoko tuneletik.
• Iruñea: 12:30etan Nafarroako Gobernuaren aurrean eta arratsaldean, 18etan, manifestazioa Antoniuttitik.