Martxoaren 7tik 25era, Hernaniko Perfiles Especiales Selak enpresako langileek bi orduko lanuzteak egingo dituzte lan hitzarmenaren alde
Perfiles Especiales Selak enpresako langileak enpresako hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari dira. Hernanik kokatutako lantokia da, eta 60 langilerekin, Savera taldearentzat egiten du lan igogailuetarako errailak ekoizten.
Langileek honakoa eskatzen dute: 2021erako %1eko soldata igoera, eta 2022rako KPIa. Oraingoz, baina, zuzendaritzak ez du igoera hori jaso nahi, eta ezin adostasunera iritsi dabiltza. Hori dela eta, mobilizazioetara jo dute.
Otsailean egin ziren aurreneko lanuzteak, eta zuzendaritzaren jarrerak berdin jarraitzen duela ikusita, martxoaren 7tik 25a arte egunero bi orduko lanuzteak egingo dituzte.