Azaroaren 16an, Heraclio Fournier enpresako langileek bizikleta martxa bat eta elkarretaratzea egingo dute lan hitzarmenaren defensan

2022/11/14
Naipes Heraclio Fournier enpresako langileek borrokan jarraitzen dute KPIaren gaineko soldata-igoerak eta norberaren aukerako egun bat jasotzen dituen hitzarmen bat defendatzeko. Zehazki, datorren asteazkenean, azaroaren 16an, bizikleta martxa bat egingo dute Gasteizko kaleetan zehar, eta, amaitzeko, elkarretaratzea egingo dute Probintzia plazan, 11: 30ean.

Zazpi hilabeteko negoziazioaren ondoren, zuzendaritzak negoziazioaren aurka duen jarrera salatu dute langileek.

Naipes Heraclio fournier historikoki Arabako enpresa ezaguna da, eta mundu mailan karten fabrikazioan erreferentea. Era berean, irabaziak dituen enpresa bat da, eta hori ez dator bat plantillari aplikatutako soldata-igoera eskasekin; izan ere, 2013tik oinarrizko soldataren % 3ko igoera baino ez dute izan, eta gainerako igoerak ez dira inoiz finkagarriak eta plantillaren kontroletik kanpo dauden beste aldagai ekonomiko batzuen mende daude.

Langileak zain daude noiz jakinaraziko dieten Batzar Nagusietan noiz agertuko diren beren egoera azaltzeko.