Bihar manifestazioak Donostia, Bilbo eta Gasteizen lan duinaren eta eskubide sozialen alde

2012/11/29
Bihar manifestazioak Donostia, Bilbo eta Gasteizen lan duinaren eta eskubide sozialen alde
Plataforma Sindikal eta Soziala osatzen duten sindikatu eta gizarte eragileek mobilizazio astea deitu dute azaroaren 26tik 30ra. Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo diren manifestazioek oihartzun berezia izango dute, baina, hiriburuez harantzago, antolatutako ekimenak ahalik eta gehien zabaltzea izango da helburua.

Mobilizazio astea gaur hasiko da, Durangon eta Urola-Kostan antolatutako ekitaldiekin. Bihar Irun, Errenteria, Elizondo eta Altsasuren txanda izango da. Asteazkenean Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Eibar, Bergara, Tolosa eta Iruñean izango dira protesta   ekintzak. Ostegunean, Laudio, Galdakao, Basauri, Erandio, Erromo eta Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen campusean dago hitzordua. Azkenik, azaroaren 30ean eta asteari amaiera emateko, Bilbo, Gasteiz eta Donostiaren txanda izango da.

Mikel Noval, arlo sozialeko arduradunaren esanetan, “azaroaren 26an murrizketen aurkako eta bestelako gizarte-politiken aldeko kanpaina berri bati hasiera eman diogu. Beti aldarrikatu dugu porrot egin duen sistema honen kontrako proposamen alternatiboak genituela, eta horretarako ezinbestekoa zela diagnostiko honetan bat egiten dugun horien mobilizazio agenda propioa izatea”.

Gai ugari jorratuko dira, eta ekimen bakoitzak bere nortasun propioa izatea da gure helburua. Enplegua landuko dugu, noski. Eta, hari lotuta, murrizketak eta bere ondorio larriak salatuko ditugu. Aberastasunaren bidezko banaketa bat lortzeko ditugun proposamenak ere plazaratuko ditugu eta, noski, azkenaldian pil-pilean dauden gaiei ere helduko diegu: pentsioak, gizarte-prestazioak, fiskalitatea, etxe-kaleratzeak...

Mobilizazio guztiek garrantzia berezia izango dute; bizi dugun abagune larrian gauzak ezin litezke bestela izan. Ezinbestekoa da gure ahotsa kalera ateratzea!

GAUR, ZER? ETA BIHAR? AGENDA EGUNEZ EGUN


AZAROAK, 29 OSTEGUNA

Laudio, Goizean banku ezberdinetatik buelta. 11,30etatik 13etara.

Galdakao-Basauri: Martxa 18,00etan, Galdakaoko udaletik hasi eta Basauriko udalean bukatu.

Erandio-Erromo: Martxa, 17etan hasi (Erandioko metro espalnadatik) et Erromon bukatuz.

Leioa : Kontzentrazioa goizean EHU-UPV

AZAROAK, 30 OSTIRALA

Manifestazioak

Bilbon, 18,30etan, Jesusen Bihotzetik

Gasteizen, 19,00etan, Bilbao Plazatik

Donostian, 19,00etan, Boulevarretik