Azaroaren 9an, Esku-hartze Sozialaren sektoreko sindikatuen bilera Emilio Sola diputatuarekin

2021/11/03
Azaroaren 9an beste bilera bat egingo du Arabako Esku-hartze Sozialaren sektoreko hitzarmenaren negoziazio-mahaiak, patronalaren azken proposamena aztertzeko. Egun horretan bertan, sektorean ordezkaritza duten sindikatuak Emilio Sola Gizarte Politiketako diputatuarekin bilduko dira, sektorearen prekarietatearekin amaitzeko beharrezkoa den finantzaketa eskatzeko.

Ez da ahaztu behar azpikontratatutako zerbitzu publikoa dela. Bi bilera horiek gorabehera, sektorean ordezkaritza duten ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek aurreratu dute mobilizazioen planteamenduarekin jarraituko dutela hitz onak aurrerapenetan zehaztu arte.

Gaur hirugarren mobilizazio eguna izan da sektorean. Hurrengo elkarretaratzea azaroaren 10ean, asteazkenean, izango da, 10: 00etan, Probintzia Plazan.


Urrian, sindikatuek bilerak egin dituzte EAJ, PSE-EE, EH-BILDU, Elkarrekin Podemos eta PP alderdi politikoekin. Guztiek borondate politikoa erakutsi zuten funtsezkotzat jotzen duten sektore baten lan-egoera aldatzeko.