Azken agur hunkigarria Patxi Agirrezabalari

2016/01/14
Gaur arratsaldean ELAk omenaldi hunkigarria egin dio Patxi Agirrezabala Mundiñanori bere sorterrian, Zarautzen. Agirrezabala, ELAko Batzorde Eragileko kidea eta komunikazio arduraduna, urtarrilaren 12an hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Omenaldi honekin ELAk bere aitortza egin nahi izan dio Agirrezabalari, Euskal Herriko langile-klasearen zein gure sindikatuaren alde egindako lan eskerga eskertuz.

“Patxi, hemen gelditzen garenok zuk sinesten zenuen proiektuan jarraituko dugu. Euskal Herrian langile klasearen eta gure herriaren aldeko sindikatua egiten jarraituko dugu. Azken finean, sindikatua egiten, oso beharrezkoa delako”.

“Dena emanda ere, asko huen, oraindik, emateko. Goizegi utzi gaituk, adiskide". Mila esker, Patxi.