Azken erasoa gaitzetsi dute Metro Bilbaoko langileek
2016/12/28

Metro Bilbaoko enpresa batzordearen gehiengoak ( ELA, CCOO, CIM, UGT, ESK) igandean, abenduak 25, San Mames geltokian lanean ari ziren pertsonek jasandako erasoa gaitzesten du.
Ezin dugu onartu Metro Bilbaon jendearentzat lanean ari direnean hitzez zein ekintzez eraso edo mehatxurik jasan behar izatea. Horregatik indarkeria ororen aurka gaude.
Idatzi honen bidez Metro Bilbaoko enpresa-batzordearen gehiengoak dei egiten die herritar guztiei normal ibiltzeko Metro Bilbaon, eta azpimarratu nahi du instalazio horietan lan egiten duten guztiak kalitatezko zerbitzua emateko daudela.