Greba Osasunbidean

Azken eskaintza ez da nahikoa eta zehaztasunik gabekoa da, ELAk grebari eustearen aldeko apustua egiten du

2023/03/20
Osasunbidearen proposamenak ez du inolako konpromiso zehatzik karrera profesionala ezartzeko. ELAk martxoaren 23ko greba deialdiari eusteko deia egin die gainerako sindikatuei.

Iragan ostiralean, Osasunbideak akordio proposamen bat bidali zien martxoaren 23ko greba deitu zuten sindikatuei (ELA, LAB, UGT, CCOO eta USAE). ELAren ustez, dokumentuak ez ditu konpromiso zehatzak jasotzen, asmo zehaztugabeak baizik, eta, gainera, horiek gauzatzeko aurrekontu partidak egotearen baldintzapean daude. Zehazki, Osasunbideak honako konpromiso hauek hartzen ditu bere gain karrera profesionala ezartzeko:

  • Testu zirriborro bat eztabaidatu eta negoziatzea osasuneko mahai sektorialean.

  • Nafarroako Gobernuari 2024ko aurrekontu proiektuan hau finantzatzeko partida bat esleitzea proposatzea.

  • Sindikatuei foru legearen zirriborro bat bidaltzea.

  • Eta neurriak ezartzea aurrekontua izatearen mende geratzen da.

Beraz, argi dago ez dela inolako bermerik eskaintzen karrera profesionala ezartzeko.

Gainerako edukiak zehaztunik gabekoak dira ere, edo planteatu ere ez dira egiten, soldata igoera orokorra kasu. Gainera, Osasunbideak balio politikoa eman nahi dio lantaldeak eratze hutsari.

Zehaztasun falta hau ez dator bat Nafarroako Gobernuak kolektibo jakin batzuetan (medikuak, Foruzaingoak eta suhiltzaileak) egingo dituen soldata igoerekin.

Bestalde, martxoaren 23ko greba bat dator Parlamentuan bi lege proposamen onartuko diren egunarekin. Horietako bat Osasunbideari buruzkoa, Nafarroako Gobernuaren (PSN, Geroa Bai eta Podemos) eta EH Bilduren arteko itun baten ondorioz. ELAk uste du soilik alderdi politikoetako sindikalismo independentearen bidez eta mobilizazioaren bidez eragingo dela behar besteko presioa Osasunbideak aurkeztutako proposamenek plantillaren lan baldintzak hobetuko dituzten betetze bermeak izan ditzaten.

Testuinguru honetan, ELAk, Osasunbidearekin akordioa babesten ez duten gainerako sindikatuekin batera, martxoaren 23ko greba deialdiari eusteko aukerak aztertuko ditu.