Azken lan istripu hilgarria salatzeko elkarretaratzea egin dute Getarian

2021/07/15
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiruk deituta, elkarretaratzea egin dute Getariako (Gipuzkoa) Udaletxeko plazan, uztailaren 9an udalerri horretan langile bat hil zela salatzeko. Heriotza berri horrekin, 34 langilek galdu dute bizia aurten Euskal Herrian, lan-istripu baten ondorioz. Sindikatuek azpimarratu dute badela garaia langileen osasuna eta segurtasuna zentralak zentralak izateko. Ildo beretik, gogorarazi dute borondate politikoa eta enpresaburuen behin betiko konpromisoa baino ez direla behar egoera horrekin amaitzeko.

Istripu hilgarria Getariako Ameztoi txakolindegian gertatu ze, uztailaren 9an; bertan, langile bat hil zen, mahastietako sulfatatze-lana amaitu ondoren. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, behin bere lana amaituta, traktorea irauli egin zen eta langilea azpian harrapatuta geratu zen.

Hildakoaren senide eta lagunei elkartasuna eta babesa adierazteaz gain, sindikatuek langileek gaur egun pairatzen duten prekaritate-egoera salatu dute, eta prekarietate hori lan-erritmo jasanezinetan, lanaldi amaigabeetan, sektoreko hitzarmenen ez-betetzeetan eta prebentzioko araudian islatzen dela baieztatu dute. Administrazioak, aldiz, horren guztiaren aurrean beste alde batera begiratzen du, behin eta berriz, sistematikoki. Araudirik ezak eta lehen sektoreak pairatzen dituen lan-baldintza eskasek ere eragin zuzena dute istripu horietan.