Azken lan istripua salatzeko kontzentrazioa

2006/11/28
Azaroaren 25ean 39 urteko langile bat zendu zen Donostian, lan istripuan. Euskal Herrian lanean izandako azken heriotza hau salatzeko, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek kontzentrazioa burutu dute gaur, azaroak 28, Errotaburuko errotondan.

Dagoeneko ehundik gora dira Euskal Herrian lanean hildako lagunak. Egoera honen aurrean, neurriak lehenbailehen har ditzala eskatu nahi dio ELAk beste behin Administrazioari.