Azkoitia eta Legazpiko GSB-Acero enpresa batzordeen komunikatua

2006/11/09
Azkoitia eta Legazpiko GSB-Aceroko enpresa batzordeak, honako hau esan nahi du GERDAU/SIDENOR-en aldetik proposatu den erosketa eta plan industrialaz:

-Ez gaude batere ados Azkoitiko altzairutegia ixteko duten planarekin eta planteamendu honi erabateko ezezkoa ematen diogu.

-Azkoitiko alzairutegiaren itxierak, Azkoitia eta Legazpiko lantegien itxiera ekar dezakeela huste dugu.

-Ez ditugu GERDAU/SIDENOR-ek planteatzen dituen aurre-jubilazioak baloratzen, baizik eta horrek ekar dezakeena. Hauek derrigorrezkoak izan ezkero konbenioan jartzen duenarekin talka egingo luke, errelebo kontratuan agertzen denarekin, alegia.

-Errelebo kontratua ez aplikatzeak, postu berrien desagertzea ekarriko luke.

Honegatik eta aklaratu ez diren beste puntu batzuengatik GSB Acero Azkoitia eta Legazpiko enpresa batzordeak GERDAU/SIDERNOR-ek aurkeztutako planaren kontra kokatzen gara.

Hala ere bi batzordeak kontaktu berriak edukitzeko arazorik ez ditugula esan nahi dugu, sortarazi daitezkeen zalantzak argitzeko erosketa prozesu honetan.